Gaur da deklaratzekoa Zarauzko hondartzan itota agertu zen haurraren aita

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 10a

2010eko urriaren 7an aurkitu zuten haurraren gorpua, Zarauzko moila ondoan. Amaia Ventas Gaur goizean hasi dute 2011ean itota agertu zen haurraren aitaren kontrako epaiketa, Gipuzkoako Auzitegi Nagusian. Fiskaltzak zein herri akusazioak guztira 23 urteko kartzela zigorra eskatu du gizonezkoarentzat, haurraren hilketa eta  bikotekide ohia mehatxatzea leporatuta. Gaurko saioan herri epaimahaia—hark epaituko du ustezko gaizkilea— ziren aukeratzekoak. Hamaika lagunek osatuko dute epaimahai hori. Astelehenean, berriz, auzipetuak deklaratuko duela aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide