Jon Alonsok literatura ikastaroa emango du Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 10a

Zumaiarren artean idazteko zaletasuna zabaltze aldera, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak aurten ere literatura tailerra antolatu du. Guztira 10 orduko ikastaro praktikoa izango da eta Jon Alonso idazlea izango da  irakaslea. Ikastaroa urtarrilaren 22tik otsailaren 22ra egingo dute. Larunbatetan izango dira saioak Alondegian 10:30etik 12:30era. Dialogoak; Dokumentazioa literaturan; Umorea egiteko zenbait teknika; Esaten dena eta esaten ez dena; eta Motibazioa literaturan gaiak jorratuko dituzte. Literatura ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek hilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako aukera izango da udaleko Euskara Zerbitzuan, 943-865025 telefono zenbakira hots eginda edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Hamar orduko ikastaroa 30 euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide