Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/XmdVwEATDIw
http://youtu.be/XmdVwEATDIw
Atzo abiatu zituzten Menditxoko labarraren egonkortze lanak. Labarraren goiko aldea, eta, ondorioz, etxebizitzen oinarria egonkortzeko luzetara 33 metro dituen hormigoizko pareta mendi magalera finkatu, eta ondoren sarea jarriko dute lehenbiziko fase horretan. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dutela aurreikusi dute. Behin premiazko lanok eginda, Iribarren kaleko 9. eta 11. ezkaratzetako bizilagunak euren etxeetara itzultzeko moduan izango dira. Ondoren, magal osoa indartzeko lanekin jarraituko dute.