Orion familia ugariek hobariak izango dituzte Ondasun Higiezinen Zergan

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 9a

Orioko familia ugariek hainbat hobari izango dituzte izaera urbanoko Ondasun Higiezinen Zergari dagokionean. Familia ugari bakoitzak  izaera urbanoko higiezin batentzat eskatu dezakete hobaria, beti ere horren balio kastratala gehienez 180.000 eurokoa bada. Hiru seme-alaba dituzten familiek %52,50ko hobaria izango dute, lau seme-alabako familiek %63koa eta bost seme-alaba edo gehiago dituztenek %73,50ekoa. Hobaria eskatu nahi dituzten familiek hilaren 13tik otsailaren 21era izango dute horretarako aukera udal bulegoan 08:30etik 14:30era. Bertan eskaera orria bete beharko dute eta familia ugarien txartela eta  izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana ziurtatzen duen agiria aurkeztuko beharko dituzte. Orioko Udaletik gogorarazi nahi dute urtero aurkeztu behar dela hobarien eskaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide