Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurraren komunikatzeko modua, sarritan “ez hitz egina” izaten da: aurpegian antz ematen diogu gustura, triste, pentsakor … dagoen. Haurraren jarrerek ere beren egoeraren bat adierazten digute: negarrak eta kasketak harrapatzen ditu nekatuta dagoela adieraziz. Baina nola dakit ez dela berea lortzeko soilik? Nola ulertu sarritan haurraren jarrera egoki edo desegoki bat? Hori guztia azalduko du Izar Arregi psikologo terapeutak asteartean. Haurraren jarrerak ulertuz izenburupean, hitzaldia emango du Antoniano ikastetxeak antolatuta, bertako Martikorena gelan (sarrera Gipuzkoa kaletik) 18:00etatik aurrera. Ekitaldia irekia izango da eta edonori zuzenduta dago.