'Paperezko Lagunak' saioak gaztelaniaz ere eskainiko dituzte otsailaren 10etik aurrera Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 9a

Alex Gurrutxaga literatura kritikari zarauztarrak zuzendutako 'Paperezko Lagunak' irakurle klubaren eskema berbera jarraituz, Patricia Gete Garoako liburuzainak gaztelaniazko saio homologoak gidatuko ditu otsailaren 10etik aurrera. Horren diamika eta funtzionamendua azalduko du Getek urtarrialaren 13an, 20:00etan. Horrekin batera lehenbiziko saioan landuko duten liburua zein den jakinaraziko du. Herritarrak bertaratzera animatu dituzte. Saioak hilabeteko bigarren astelehenetan izango dira Garoa liburu dendako sotoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide