Atxiloketen aurrean, larunbatean Bilbora joateko deia egin du Zumaiako Ezker Abertzaleak

Baleike 2014ko urtarrilaren 9a

Larunbatean Tantaz Tanta ekimenak euskal presoen eskubideen aldeko itsaso erraldoia osatu nahi du Bilbon. Zumaiako Ezker Abertzaleak parte hartzera deitu nahi ditu zumaiarrak, are gehiago atzoko atxiloketen ondoren. Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek pr...

Larunbatean Tantaz Tanta ekimenak euskal presoen eskubideen aldeko itsaso erraldoia osatu nahi du Bilbon. Zumaiako Ezker Abertzaleak parte hartzera deitu nahi ditu zumaiarrak, are gehiago atzoko atxiloketen ondoren. Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek prentsa ohar bidez zabaldu dute atzoko atxiloketen inguruko hausnarketa.Horrela dio: Beste behin ere Estatu Espainolak bere benetako aurpegia erakutsi du gaurkoan [atzokoaz], Guardia Zibilak hortzetaraino armaturik euskal herritarrak atxilotzera bidali dituenean. Aurpegi hau ez zaigu ezezaguna, eta jarrera honek ez gaitu, inondik inora, harritu. Gaurko operazio mediatiko-poliziala duela egun batzuk Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egindako adierazpen ausartari eta handik gutxira preso ohiek beroni eman zioten erabateko atxikimenduari erantzutera dator. Ezin argiago, Estatu Espainolak ezker abertzaleak konponbideari begira emandako urrats bakoitzari bortxaz eta ukazioz erantzuten dio. Eta honela egingo du etorkizunean ere. Halere, inork uste badu bidea oztopo errepresiboz beteta egonagatik Ezker Abertzaleak urratsak emateari uko egingo diola, oso oker dabil. Ezker Abertzaleak ez ditu urratsak Madril edo Parisi begira eman, ezta emango ere. Ez dugu eurengandik inolako maila demokratikorik espero. Ezker Abertzaleak urratsak euskal herritarrei zein nazioarteari begira eman ditu, eta horrela ematen jarraituko dugu. Horrela, Estatu Espainolak gaurkoa bezalako jokabideekin jarraituta gero eta sinesgarritasun gutxiago du bai euskal herritarrengan, baita nazioartean ere. Euskal Herriak konponbidea eta [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide