Azpeitiko Lapatx ixteko azpiegiturak adostea eskatuko die Udalak eragile eta alderdiei

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2014ko urtarrilaren 8a

Bilduk proposatutako mozioaren alde bozkatu zuen EAJk eta Hamaikabat abstenitu egin zen, Azpeitiko Udalaren urteko lehen Udalbatzarrean. San Sebastian bezperako Azpeitiko danborradako taldeei "beraiek egoki ikusi eta onartzen badute" bandera igo aurreko unean irakurtzeko testua ere proposatu die Bilduk; horrekin batera, irakurketarik ez egitea edota minutu bateko isilunea gordetzea ere aukeran jarriko dizkiete taldeei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide