EPPK-ren bitartekarien atxiloketak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte gaur Zumaian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 8a

Guardia Zibila presoen kolektiboko abokatuen egoitzetan sartu da eta atxiloketa ugari egin ditu. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa antolatu dute gaur (asteazkena) 20:00etarako Zumaiako Kofradian. Herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek. Azpeitian, berriz, herri asanblada deitu dute gaur (asteazkena), 19:30ean, herriko plazan. Presoen kolektiboko abokatuen egoitzetan sartu da arratsaldean Guardia Zibila, eta zortzi lagun atxilotu ditu Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak baieztatu duenez. Presoen kolektiboak izendatu zuen Mintzaidetza Lanetarako Taldeko kideak dira atxilotutakoak. Hainbat etxebizitza ere ari da miatzen Guardia Zibila. Espainiako hedabideen arabera, atxilotutakoak dira: Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz. Ertzaintza Bilbon operazioaren kontra bildu direnei oldartu egin zaie, eta lagun bat ere atxilotu dute. Berria.info-n atxiloketen jarraipena egiten ari dira, ikusi hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide