12 plaza huts ditu betetzeko Maria Maestra haurreskolak

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 8a

Urtarrilaren 13an irekiko dute matrikulatzeko epea

Orioko Udaaren oriora.com web orrian argitara eman denez, Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea irekiko da datorren urtarrilaren 13an. Urtarrilaren 17ra arte izango dute gurasoek 0 eta 2 urt...

Urtarrilaren 13an irekiko dute matrikulatzeko epea

Orioko Udaaren oriora.com web orrian argitara eman denez, Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea irekiko da datorren urtarrilaren 13an. Urtarrilaren 17ra arte izango dute gurasoek 0 eta 2 urte arteko seme-alabak Haurreskolan matrikulatzeko aukera. Urtarrilaren 16tik 30era bitartean jaiotzen diren haurrek, berriz, otsailaren 3a bitarteko epea izango dute izena emateko; eta urtarrilaren 31tik otsailaren 18ra bitartean jaiotakoek, aldiz, otsailaren 20a arte.

12 plaza huts ditu haurreskolak: 7 plaza, 0 eta urtebeteko arteko haurrentzat eta 5 plaza, 1 eta 2 urte bitartekoentzat.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko Haurreskolara jo behar da 9:30etik 11:00etara edo 15:00etatik 16:00etara. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta 943 890625 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide