Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 22an bukatuko da.Urtarrilaren 17ra arte eman daiteke izena. Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era bitartean. Guztira 10 orduko tailerra izango da, eta Jon Alonso idazlea arituko da irakasle. Ikastaroan gai hauek landuko dira: - Dialogoak - Dokumentazioa literaturan - Umorea egiteko zenbait teknika - Esaten dena eta esaten ez dena - Motibazioa literaturan Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 17a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).