Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxan dira dagoeneko herri barruko autobus berriak eta baita bertan erabiltzeko Mugi txartela ere. Gogorarazi dute txartel hori Gipuzkoako ia garraiobide guztietan—Renfe enpresakoetan izan ezik— erabili ahal dela, guztiek trarifazio sistema bera dutelako. Mugi txartela erabiltzeak hainbat abantaila izango du. Prezio aldetik, esaterako, eskura ordainduz gero bidaia arruntak 1,1 euro balio du, eta txartel hori erabiliz gero, 61 zentimo ordaindu beharko dira. Gazteek, ezinduek zein adinekoek, gainera, deskontuak izango dituzte. Txartela zenbat eta gehiago erabiliz, orduan eta beherapen gehiago eskuratu ahalko da, bestalde.
Udal Gobernuak herritarren mugikortasuna hobetzeko konpromisoarekin aurrera jarraitu du. Horren adibide da gaurtik erabilgarri diren autobus berriak eta hiribusa integrazio tarifarioan sartu izana. Aurrez ere hainbat aldaketa egin du zerbitzu hori hobetzearren. Ordutegia zabaltzeaz—goizean goizetik eskaintzen dute zerbitzua gauera arte eta eguerdian ez du etenik— gain, maiztasuna hobetu eta Hiru Erreketa, Azken Portu Goia, Asti eta goiko kanpinean eskaerapeko zerbitzua ere jarri zuen martxan.