Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bultzatzeko Bulegotik gogorarazi dute beharrezkoa dela baimena eskatzea beherapenak ipini ahal izateko. Baimen hori bulegoan bertan—Zarauzko Turismo Bulegoan dago kokatua— eska daiteke 09:30etik 13.30era eta 15:30etik 17:00etara edota 943- 83 09 90 telefonora deituta zein gatc@zarautz.org helbide elektronikora mezua idatzita.Bide horietatik argitu ahalko dituzte merkatariek zalantzak. Zarauzko Bulegoak Zumaia, Orio, Getaria, Deba eta Mutrikuko merkatariei ere zerbitzua ematen diela gogoratu dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide