Polikulturalaren kontratu oro, etenda

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko urtarrilaren 8a

Bukatu da Polikulturalaren aroa». Hori 1,4 milio euro kostatu da, ordea. Azken kontratua etetea, 113.000 euro. «Ameskeria» horrekin amaitzea «borroka latza» izan dela nabarmendu du Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendik, eta «pozgarria» dela. Gari Berasaluze Kultura zinegotziak gogoratu du ondorio ekonomikoez gain, kulturalak ere ekarri dituela: «Orduko Modelo, Lizardi, Villa Munda, Ebro Etxea… zahartzen, zatartzen eta hondatzen utzi zituzten politikulturalean dena kabituko zela eta horrek guztiari erantzungo zion aitzakian». Garai hartako udal ordezkariek diru publikoarekin «arinkeriaz» jokatu zutela salatu du, eta «delirio horren sinbolo» dela Polikulturala. Bitartean herriko eragileek euren jarduera plazaratzeko espazio gabe zeudela eta ondorioz kalera atera behar izan zutela gaineratu du. Orain, zorrak kitatuta eta aro berria hasita, Udal Gobernuaren lana herriak behar dituen azpiegitura egokiak aurkitzea, moldatzea eta adostea dela nabarmendu du. «Aurretik zama handiak genituen, eta orain benetako erronkei heltzea dagokigu aurreko urteetako arazoak konpondu direnean». Horren adierazgarri da udalak Modelo zinema zaharra erosi izana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide