Zarauztik Bilboko manifestaziora joateko autobusean izena eman daiteke oraindik

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 8a

Larunbatean Bilbon presoen eta iheslarien eskubideen alde egingo duten manifestaziora joateko Zarauztik irtengo diren autobusetan lekua libre dago oraindik. Hala ere, ahalik eta azkarren izena emateko eskatu dute, azken momentuan plaza falta izan ez dadin. Aurten ahalegin berezia egin dute, eta hiru ordutegi  jarri dituzte aukeran, honakoak: 1) Goizeko 10:00etatik, gaueko 03:00etara. 2) Goizeko 10:00etatik, iluntzeko 22:00etara. 3) Eguerdiko 15:00etatik, ekimena bukatu  (20:30ak aldera) arte. Interesa dutenek Eguzki eta Arrano tabernetan, eta Bitara arropa dendan (Donibane plazan) eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide