Goiz buelta antolatu du Zarauzko Pagoeta elkarteak iganderako

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 8a

Pagoeta Mendizale Elkarteak goiz buelta antolatu du iganderako, urtarrilaren 12rako. Larraulgo plazatik abiatuz, Itzurain lepotik pasatu eta Irumugarrietara joango dira, ondoren  Murgil mendixkara igotzeko. Eguraldia lagun izanda, bertatik tontor ugari ikusi ahal izango dituzte mendizaleek, besteak beste, Gazume, Ernio eta Aralar. 12 kilometro eta erdiko ibilbidea izango da eta ez du aparteko zailtasunik izango. Lau ordu eta erdian egiteko modukoa da. Parte-hartzaileak goizeko 8:00etan aterako dira Agoueseneko biribilgunetik eta  14:30 alderako Zarautzera iristea aurreikusi dute. Interesa dutenek, ohi bezala,  Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izean, ostiralerako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide