Yuri Berchiche kontratua sinatzeko unean (Realsociedad.com).
Yuri Berchiche futbolari zarauztarrak Realarekin berritu du 2016ko ekainaren 30a arte. Uda honetan amaitzen zitzaion kontratua, eta hasiera batean urtebete luzatzeko aukera bazuen ere, bi denboraldi gehiagorako hitzardu dute. Gaur sinatu du kontratua Anoetako bulegoetan Realeko lehendakariorde Angel Oiartzunekin. Talde
txuri-urdineko jokatalaria bada ere, bi denboraldi daramatza Eibar taldean jokatzen. Aurten, gainera, Espainiako 2. mailan dabil lehian.