Hiru gazte atxilotu dituzte Zumaian ustez lapurreta egiteagatik

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 8a

Urola Kostako ertzain etxeko agenteek gaur goizaldean 20 eta 26 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte Zumaiako Juan Belmonte kaleko gazte lokal batean ustez indarrez lapurreta egiten saiatzeagatik Gazteek lokaleko beiratea estolderia tapa batekin hautsi dutela jakinarazi du Ertzaintzak, baina ez dutela lapurreta egiterik lortu azpimarratu dute. 04:30ak inguruan jaso du Ertzaintzak gertatutakoaren berri eta gazteek auto batean alde egin dutela jakin dute agenteek. Ertzaintzaren agente talde bat N-634 errepidean jarri da Zumaia eta Getaria arteko bidean ibilgailua bidean atzemateko asmoz. Berehala identifikatu dute ibilgailua eta ustezko lapurren deskribapenarekin bat zetorren lagun taldea eta errepidean bertan atxilotu dituzte. Urola Kostako ertzain etxera eraman dituzte eta epailearen aurrean deklaratzeko zain dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide