Zumaiako merkatariek puntuak trukatzeko kanpaina abiatu dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 8a

Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak bere bezeroen «lehialtasuna saritu» nahi du, eta 2013an erosketak egiterakoan lortu dituzten puntuak trukatzeko kanpaina martxan jarri dute hilabetean zehar. «Horrela urtarrileko aldapa erraztu» nahi diete zumaiarrei. Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak 5.000 euroko aurrekontua izango du bezeroek euren puntuak aldatu ditzaten. Horrez gain, bezeroek 2014an zehar erosketak egiten dituztenean puntuak lortzen jarraituko dutela gogorarazi dute. Bestetik, Zumaiako merkatariek 2013ko balorazioa egin dute, eta «oso gustura» daude euren egitasmoek herritarren artean izan duten harrerarekin. Gainera, sarean erosketetan «gero eta jarraitzaile gehiago» dituztela ere nabarmendu dute elkarteko ordezkariek. Gabonetako kanpainari dagokionez ere balorazioa «positiboa» izan da: %30 aurreztea ahalbidetzen zuten 30 euro eta 50 euroko txekeekin, esaterako, 10.000 euro zirkilazioan jarri dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide