18:00ak aldera iritsi ziren atzo Errege Magoak Zarautzera. Modu berezian, gainera: autobus banatan. Santa Ana egoitzan egin zuten lehenbiziko geldialdia, eta herritik itzulia egin ostean, zaldi gainera igo eta gozokiak banatu zituzten kalez kale.
Gaur ikusgai izango dira autobusok Lege Zaharren Enparantzan 11:30etik 14:00etara.