Hiru Errege Magoak iritsi dira eskualdera. Aurreko egunotan haurren gutunak eta eskaerak jasotzen aritu dira postari eta laguntzaileak, eta guztientzako opariak ekarri dituzte, gaur gauean etxez etxe banatzeko.
Azpeitira, esaterako, Urolako Tren zaharrean iritsi dira. Lasaoko haurrekin egon eta gero, Trenaren Museoan haien zain zeuden ehunka haur eta guraso agurtuz iritsi dira. Goxoki euririk ez da falta izan, noski.
Oriora ere garraio publikoan iritsi dira Errege Magoak, eta plazarainoko bidea zaldi gainean egin dute. Haur eta heldu asko gerturatu da haiek bertatik bertara ikustera.
Zarautzen Bizar Zuriren bisita jaso zuten atzo.