Gaur arratsaldean iritsiko dira hiru Errege Magoak eskualdera

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 5a

Euren bidaia luzean, ordu gutxi batzuk besterik ez zaizkie gelditzen hiru Errege Magoei eskualdera iristeko. Azken egunetan herriotan izan dira haien mezulariak, pajeak eta postariak, haurren gutunak jasotzen eta desioak entzuten eta eskatutako guztiak alforjetan sartuta iritsiko dira ekialdeko erregeak, gaur iluntze aldera. Aiara iluntze aldera iristea aurreikusten duten moduan, 17:00ak inguruan iritsiko dira Lasaora eta Oriora. Ondoren, 17:30ak aldera Azpeitira trenez iritsiko dira 19:00etan desfilea egiteko prest. 18:00etan iritsiko dira Azkoitira eta Zumaira, baita Zarautzera era, kasu horretan autobusez. 18:30ean, berriz, Getarira eta Zestoako Akoa auzora helduko dira, handik San Joan Egoitzatik pasa eta 19:00etarako herrira jaisteko. Ordu horretan, 19:00etan, iritsiko dira hiru Errege Magoak Aizarnazabalgo frontoira ere.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide