Argazki masiboa atera dute ekitaldiaren amaieran herritarrek. Amaia Ventas
http://youtu.be/AdVVZSe5I6g
Tantaz tanta ekimenak deituta, herritar ugari bildu dira gaur eguerdian Lege Zaharren Enparantzan. Helburua euskal preso eta iheslarien aldeko "aldarrikapen masiboa ozenki" kaleetan zabaltzea izan da, eta urtarrilaren 11ean Bilbon egingo duten manifestazioa babestu eta bertaratzeko deia egitea.