Autobusean etorriko dira aurten Hiru Errege Magoak Zarautzera

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 3a

Garraio publikoareren erabilera bultzatzearen garrantziaz jabetuta, autobus banatan helduko dira igandean Hiru Errege Magoak herrira. 18:00etan izango da hori. Herrigunean zehar bueltatxo bat emango dute, eta ondoren ibilgailua aparkatu ostean, ohiko ibilbidea egingo dute Metxor, Gaspar eta Baltasarrek zaldi gainean. Zarauzko Udalak hiru ibilgailu berri jarriko ditu erabilgarri datorren asteazkenetik aurrera, eta astelehen goizean ikusgai egongo dira horiek Lege Zaharren Enparantzan. Herritarrek autobusak nolakoak diren ikusi ahalko dute 11:30etik 14:00etara. Horrez gain, urtarrilaren 8tik aurrera herriko garraio publikoan erabili beharko den Mugi txartelari buruzko informazio gune bat ere izango da bertan, erabiltzaileen kezkak eta zalantzak argitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide