Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Polikulturalaren "deskalabru faraonikoa" EAk eta EAJk hasi zutela dio, eta Bilduk amaitu duela, enpresei "ezer ez egiteagatik" dirua "oparitzeko" duen "obsesioarekin": "Bilduk 1.320.075 euro alferrik galdu ditu". PSE-EE hasieratik proiektu "faraoniko" horren aurka agertu dela nabarmendu du: "Nabarmena da Zarautzek azpiegitura kulturalak behar dituela, baina handinahikerietan erori gabe. Denborak arrazoi eman digu orain. Egun oraindik ez dago kulturgunerik. Modelo zinemaren eta herrian dagoeneko existitzen duten azpiegituren aldeko apustua egin dugu guk beti. Eraikin berri bat ere egin ahalko litzateke, baita proiektu xumeago bat ere. Orain, krisi garaian beranduegi da".
Horren aurrean, Udal Gobernuak "izurra izurtu" duela salatu du, eta polikulturalaren kontratu guztiak hautsi enpresei "dirutza" ordainduz. "Gure ustez ez zen beharrezkoa, orain ez behinik behin. Argudio tekniko eta juridikotan oinarritzen gara hori esaterakoan. Egoera ekonomikoa egonkortu arte itxaro zezakeen, baina Bilduk interes politikoak herritarrenenen aurretik jarri ditu". "Erokeria" hori EAk, EAJrekin batera abiatu zuela ohartarazi du, eta egun alderdi politiko hori Bilduren parte dela. PSE-EEren arabera, orain Bilduk polikulturalaren "maiseatzaile nagusi" gisa aurkeztu du bere burua eta zarauztarrek "memoria" badutela esan Juan Luis Illarramendi alkateari. "Berriz ere Zarautzen dirua oparitu diete enpresei hutsaren truke. Erraustegiarekin egin duten moduan". PSE-EEk hori egitea ez zela "beharrezkoa" berretsi du.