Ezkerretik, Josean Legorburu artista, Lorena Etxabe Zarauzko Argazkilari Elkarteko lehendakariordea eta Aitzpea Eizaguirre argazkilaria, saritutako lanekin.
Ispilu Arte galeriak eta Zarauzko Argakilari Elkarteak Modelo Zinemari buruzko argazki lehiaketa irekia antolatu zuten Gabonetan, eta dagoeneko jakinarazi dituzte saridunak. Mar Arregi eta Asier Laspiurrek jaso dute lehenbiziko saria, Margarita San Juanek bigarrena eta hirugarrena, berriz, Arantza Berazadik. Sari banaketa bihar 19:30ean izango da galerian bertan. Ondoren, Mendi 365 egun ikus- entzunezkoa eskaniko dute eta Marek eta haren alaba Norak zuzenekoa eskaini.