Imsersoko Termalismo Programan izena emateko epea zabaldu dute. 2014ko otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko hilaren 16ra arte aurkeztu daitezke eskaerak. Irailetik abendura bitarteko egonaldietan parte hartzeko epea, berriz, maiatzaren 16ra arte izango da zabalik. Epez kanpo aurkezten diren eskaerak hutsuneak betetzera bideratuko dituzte. Informazio gehiagorako edota izena emateko
www.imserso.es webgunera edo herri bakoitzeko Udal Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke.