Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 19an Iñurritzako biotopoaren sarreratik abiatuta inguruko uretako eta itsasoko hegaztien errolda egingo dute, negukoena, zehazki. Parte hartu nahi dutenek bertara azaldu beharko dute goizeko 08:00etan. Pare bat orduko jarduera izango da eta amaitzean hegaztiak ikusten jarraitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.