Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak adierazi duenez, igande honetan, hilak 5, zabalik izango dira Azpeitiko hainbat denda, Errege egunaren harira, azken orduko erosketak egin ahal ditzaten herritarrek. Honako 22 dendak izango dira zabalik: NKN, Koket, Jostaldi, Ttipi Ttapa, Irati Gazte Moda, Gurrutxaga Parafarmazia, Movilquick, Biur, Zuri Beltz, Nerea Eskulanak, Gotain, Arku, Mina Mertzeria, Brod Konpon, Disdira, Danetik, Adolfo Dominguez, L. Xaxarki, Azkue, Edurne Oinetakoak, Kukua eta Iris. Denda bakoitzak bere ordutegia izango duela jakinarazi du elkarteak.
Zarauzko denda asko hilaren 5ean zabalik izango direla ere jakinarazi du Murkil Merkatarien Elkarteak.