Dagoeneko aurkez daitezke martxoaren 8rako kartelak

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 2a

Jon Aranguren zarauztarrak irabazi zuen iaz lehiaketa. Amaia Ventas Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak kartel lehiaketa antolatu du martxoaren 8aren harira. Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabaldu dute eta urtarrilaren 31ra bitartean bidali ahalko dira lanak berdintasuna@zarautz.org helbide elektronikora. Nahitaez ordenagailuz egin beharko dira eta "2014ko martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna" testua idatzita izan beharko du. Halaber, zati bat hutsik utzi beharko da logotipo ofizialak eta egun horretarako prestatutako egitaraua gehitu ahal izateko. Epaimahaiak otsailaren 14ean emango du jakitera erabakia Parekidetasun sailaren blogaren eta Facebookeko profilaren bitartez. Irabazleak 600 euro jasoko ditu. Emakumearen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketako oinarriak Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Parekidetasun sailaren bloga bisita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide