Jantoki beganoa egingo dute gaur Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 2a

Urte berriarekin abian jarriko dute berriz ere jantoki beganoa gaztetxean. Gaur egingo dute lehenbiziko afaria, 20:30etik aurrera. Afal ostean kontzertu akustikoa eskainiko du Ras Lujah abeslariak. Aurten plater berriak eta askotariko ekintzak antolatzen saiatuko direla aurreratu dute. Tito, P.Bong eta Erikson sukaldariek "zapore eta sentsazio berriak" eskainiko dituzte Merkatu Plazan erositako barazkiekin eta barazki ekologikoekin prestatutako jatorduekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide