Azpeitiko Iraurgi Ikastetxekoen jaiotzak ikusgai izango dira larunbatera arte

Urola Kostako Hitza 2014ko urt. 2a, 12:30

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako haurrek egindako jaiotzen erakusketa zabalik dago etzi, urtarrilaren 4ra arte. Gaur, bihar eta etzi, beraz, 18:00etatik 20:00etara bitartean ikusi ahal izango dute Betharrameko aretoan dauden jaiotzak. Ikastetxetik azaldu dutenez, "urtetik urtera gero eta jaiotza originalagoak" egiten dituzte ikasleak, ogia edo material birziklatua erabiliz, besteak beste; "oso ideia interesgarriak agertu dira aurten ere, sormen handia erakutsi dute", azaltzen dute antolatzaileek. Abenduaren 22an zabaldu zutenetik, erakusketa ikustera gerturatu diren bisitari kopuruarekin gustura agertu dira arduradunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide