Iraurgi SBko 2014ko egutegia salgai dago

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 2a

Iraurgi SBk urte berrirako egutegia jarri du salgai. Salgai da dagoeneko, 10 euroren truke, ISB tabernan. Gainera, Zilarrezko LEB ligako taldearen partidetan ere eskuratu ahal izango da. Hirugarren urtez jarraian argitaratu dute klubari laguntza emateko asmoz. Egutegian 12 hilabetetan zehar,  klubeko ia 30 talde osatzen dituzten 400 lagun inguru agertuko dira, behe mailetakoetatik hasi eta Zilarrezko LEB Ligan jokatzen dutenetaino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide