Larunbatean zozkatu zituzten saskiak
(Hitza)
Zestoako Arroa Beheko Sakulupe Guraso Elkarteak joan zen larunbatean zozkatu zituen Gabonetako hiru otarrak. Honakoa zenbakiak izan dira saridunak, eta dagoeneko agertu dira horien jabeak: 936, 700, eta 302. Zozketarekin bildu duten dirua auzoko eskolara bideratuko dute.
Guraso Elkarteak eta Arroako eskolak "biziki" eskeru dituzte zozketa gauzatzen lagundu dieten herritarrei eta honakoei: Exclusivas Mardu, Basatxerri, Batela, Bakun, Alekar, Mecanizados de Precisión Arrona, Ainhara Ileapaindegia, Itziar Arraindegia, Txapartegi Gozotegia eta Begoña Irastorza Estankoa.