Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udalak banatu ditu Bizenta Mogel ipuin lehiaketako, Gabonetako erakusleiho lehiaketako eta urteko kirolari onenaren sariak. Imanol Aleson korrikalaria eta mendizalea izendatu dute Azkoitiko kirolaririk onena. Ipuin lehiaketako irabazlea, berriz, Goiuri Epelde izan da, eta bigarren eta hirugarren postuetan geratu dira Itziar Aramendi eta Iraitz Legarra. Erakusleiho lehiaketari dagokionez, berriz, Aizterri eta Maina eta Ainhoa gizonezkoen ile apaindegiak jaso dute saria. Hemen sari banaketako argazkiak: