Azpeitiko EAJren Uri Buru Batzarrak Caritasi laguntzeko kanpaina egin du beste urte batez, eta aurten 2.825 euro lortu ditu taldeari emateko. "Aurreko urteetan izandako esperientzia pozgarrien ondoren, Azpeitiko EAJk berriro kaleetara atera nahi izan du, gaur inoiz baino arrazoi handiagoarekin, azpeitiarrei eskatzeko sentiberak eta solidarioak izan daitezela, gure herrian jasaten ari garen krisi larriaren ondoren etorkizun zail eta zalantzatsuan aurkitzen diren Azpeitiko familiei laguntzeko", adierazi du alderdiak.
Laguntza eman duten herritarrei eskerrak eman dizkie EAJk. Hilaren 14ean eta 15ean Azpeitiko kale eta plazetan jarritako mahaietan eta aurrezki kutxetan emandako ekarpenekin jaso dute dirua.