Goizeko hotzari aurre eginez, azpeitiarrek kalera irten dute,
santomasez gozatzera. Eguerdirako plaza eta ingurua jendez gainezka zegoen, eta jan-edan artean giro ederra nagusitu da. Hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Horien artean, Azpeitiko Antzerki Topaketetako ikusleen saria jaso du Azpeitiko Emakumeen Antzerki tailerrak. Arratsaldean, dantza txapelketa egin dute Sanagustinen, eta herritar ugari elkartu dira han. Hemen eguneko ekitaldiak argazkietan: