Grumal likidatu, eta 148 langile kalean geratuko dira urtarrilean

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko abenduaren 20a

Grumaleko langileek manifestazioa egin dute goizean Arrasaten (Goiena.net)Fagor Etxetresnen lantegi eta enpresa bakoitzaren geroa datozen hilabeteetan ezagutuko da, administratzaileek bere erabakiak hartu ahala. Grumalena ezaguna da jadanik, ordea. Patxi Isasmendi langile batzordeko presidenteak jakitera eman duenez, Grumal likidaziora eramango dute urtarrilean. Hala erabaki dute administratzaile judizialek. Hala, hilaren lehen egunetan enpresako 148 langileentzako erregulazio dosierra aurkeztuko dute, lantegia ixteko bidean. Azaro bukaeratik hartzekodunen konkurtsoan dago Grumal eta langileek behin eta berriz salatu dute lantegiaren etorkizunaren inguruko informazio falta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide