Gabonetako erosketak Orion egitea bultzatzeko asmotan, eskaintza berezien azoka egingo dute datorren abenduaren 22an, igandearekin, Orioko plazan Arkupekoek Udalaren laguntzarekin. Goizeko 10:00etan hasita 18 postu izango dira denetariko produktuekin.
Opariak biltzeko mahaia Karkarak jarriko du, eta bertan laguntzaile egiteko aukera ere izango da. Baita Karkararen gainean jakin nahi diren bestelako gauzei buruzko informazioa eman ere.
Laguntzaile kanpaina Gabonetan
Herritarren babesa ezinbestekoa da Karkararen proiektuak aurrera jarraitzea posible izan dadin. Euskarri digitalak oraindik ez du dirurik ematen. Horregatik, proiektua babestuko duten herritarrak behar ditugu. Abenduaren 22an, igandearekin, merkatarien azokan mahaia jarriko dugu, Gabon garaian herritarrei Karkara oparitzeko mezua zabalduz.
Horrez gainera, 2014an etxez-etxeko kanpaina abiatuko dugu laguntzaile berriak lortzeko. Iban Egiguren Karkarako publizitate arduraduna izango da kanpaina egingo duena.