Orioko lantegia utziko dute Gureak-eko langileek abenduaren 20an

Karkara.eus 2013ko abenduaren 19a

Urtarrilaren 7an Zarauzko Abendañoko industria gunean hasiko dira lanean

Abenduaren 20an hartuko dituzte oporrak Orioko Gureak tailerreko langileek eta oporretatik bueltan ez dira lanera Oriora itzuliko. Izan ere, 1983tik herriko sarrerako eraikinean egon ondoren, Zarauzko Abendaño industriagunean dagoen pabiloi batean hasiko dira lanean.

Urtarrilaren 7an Zarauzko Abendañoko industria gunean hasiko dira lanean

Abenduaren 20an hartuko dituzte oporrak Orioko Gureak tailerreko langileek eta oporretatik bueltan ez dira lanera Oriora itzuliko. Izan ere, 1983tik herriko sarrerako eraikinean egon ondoren, Zarauzko Abendaño industriagunean dagoen pabiloi batean hasiko dira lanean.

Gureak3Harri Iruin, Gureak Orio languneko arduradunak esan digunez, eraikinaren egoera izan da aldaketarako arrazoia: Eraikuntza nahiko zaharkitua dago eta beste baten bila hasitakoan Udalekoekin harremanetan jarri ginen Orion jarraitzeko asmoarekin. Baina Orion egitekoak ziren industria gunea krisia dela-eta atzeratu egin zen eta Zarautzen aurkitu genuen nasa bat. 2007an erosi eta obrak 2008-2009an egin nahi bazituzten ere, krisialdiaren ondorioz, Gureak-eko inbertsioak gelditu egin ziren baita proiektua ere. Gainera guk proiektatutakoak ezin zuen aurrera egin uholdeen arazoak zirela eta. Gauzak atzeratu egin dira, baina obrak 2013an hasi eta Gabonetako oporretan leku aldaketa egingo dugu eta urte berriarekin hasiko gara Zarautzen, dio Iruinek.

Makinen leku aldaketa Gabonetan

Horretarako makinak abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra artean Orioko tailerretik atera eta Zarautzen jarri behar dituzte. Gureak-en lanak ilaran egiten dituzte: gure langileak sekuentzia luze bat ikasteko gaitasunik ez dute, beraz, sekuentziak asko-asko mozten ditugu errazak eta errepikakorrak izan daitezen. Sekuentzia motzak askotan egiten oso abilak dira, dio Harri Iruinek. Makinak barruan muntatu zituzten arren, Orion desmuntatu eta Zarautzen berriz muntatu beharko balituzte kostua igo ez ezik denbora ere luzatuko litzateke. Beraz, horma zati bat bota eta ahalik eta gutxien desmuntatuta ateratzea da asmoa.

Adimen urritasunak eta buruko gaitzak

Guztira 94 langile daude Orion –urritasun psikikoak edo buruko gaitza dutenak– horietatik %20 oriotar eta aiarrak; egun 22.

Izan ere, Gureak orain dela 35 urte sortu zen adimen urritasuna zuten pertsonei lan irtenbidea emateko, eta tailerretan langileen %95 adimen urritasuna dutenak dira. Harri Iruinek azaldu digunez, garai batean adimen urritasuna baino ez zutenek egiten zuten lan eta orain asko gaixo mentalak dira: eskizofreniak… Azken finean gizarteak eskatzen duenari erantzuten diogu. Lehen adimen urritasunarekin asko jaiotzen ziren eta gaur egun kalean gero eta gutxiago ikusten dira. Baina ugaritu egin dira gaixo mentalak, gerora etortzen direnak, esaterako, drogamendekotasunak eraginda, edo besterik gabe  buruko gaitzak dituztenak. Hala ere, garbi utzi du lanari dagokionez askotariko jendea dagoela, beste edozein tailerren antzerakoa dela: pertsonak pertsona gara adimen urritasuna, eskizofrenia… eduki. Beraz hemen ere %5 oso-oso finak dira, %90 arruntak eta beste batzuk alperrak, tailer guztietan bezala. Alperra etorri ohi da etxean derrigortzen dutelako eta fina dena berriz oso-oso pozik.

Beste enpresa batzuentzat muntaiak egiten dituzte: Zahorrentzat txokolatinak bildu; Ayra Cardanentzat errodamenduak; automoziorako kableak; Kraffentzako promozioak, Rodisarentzako kaxak; CSA Castellon Automotiventzako beste pieza batzuk; kremak… Gaur egun 17 bezero dauzkate, beraz, askotariko produktuak muntatzen dituzte. 

Gureak2Zalantzak eta abantailak
Leku aldaketak batik bat garraioari dagokionez sortu ditu zalantzak senideen eta tailerreko arduradunen artean. Baina argi dute onbeharrez egingo dutela instalazio hobeetara doazelako. Orioko Gureak tren geltokiaren ondoan egotetik Zarautzen Abendañoko industria gunean egotera alde handia dago, baina kokapena, abantaila ere izan daitekeela uste dute. Gure langileei nork bere burua aski izaten hobetzeko aukera emango die. Oriotarrek orain arte ez zuten trena hartzen eta orain trena eta autobusa –Zarautzen autobus urbanoa hartu beharko dute batzuek mugikortasun urritasuna dutenek batik bat–, hartzen ikasiko dute. Autobus publikoan joateak ere lagunduko die pertsona guztiekin elkarbizitzen, bestela ghetto  bat sortuko genuke. Batzuek ikasteko zailtasun gehiago izango dituzten arren, ez dugu uste arazo larririk izango dutenik, dio Harri Iruinek.

Elkarbizitzen ikasiko dute, baina lantegiko giro jatorrak ere horretarako aukera ematen diela diote arduradunek: gure langileetariko askok duten bizimodu sozial bakarra tailerrean daukate, lagunak hemen egiten dituzte, bikotea hemen aurkitzen dute… Hemendik kanpo autonomia maila baxua dutenez, gurasoekin bakarrik ateratzen dira edo ez dira asteburuetan ateratzen, beraz, horrek tailerrera gusturako etorrarazten ditu, nahiz eta lan egitea berez ez gustatu tailerrera etortzea gustatzen zaie.  

Gureak 1

Udalarekin eta herritarrekin pozik

Lanaz gain, Zabalagunea ekimena ere badu Gureak-ek. Lanbide-zerbitzuaren eskaintza aberasteko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko osagarria da, pertsonen garapenerako baliabide ireki eta malgua, plan pertsonalaren arabera askotariko inguruetan erabil daitekeena. Lan-ingurunean ez ezik, komunitateko espazioetan, prestakuntzarekin lotutakoetan eta beste hainbatetan ere. Ekimen hori orain laneko ingurura bideratu dute: bakoitzak bere ardurak ditu tailerrean, taldeko partaide izaten ikasteko harremanak aberastu eta garatzen dituzte. Bateko txatarrak kendu, lanpostuetako arriskuak ekiditeko gaiez hitz egin. Ez etorri eta lan egin bakarrik, prozesua berek ere ikasten dute, azaldu digu Gureak-eko Nerea Beitiak. Gauza batzuk beren langileek eginez garatu dituzte lantegian, baina lehen herrira zabaldutako ekintzak ere egiten zituzten: liburutegira joan , udaletxean plenoa irudikatu, Arraunetxeren maketa ikusi, elizan lankide eta senide hildakoen omenez meza egin, ahateei jaten eman, euroaren erabilera ikasi herriko dendetan erosketak eginez, dunetan zuhaitzak landatu… Hemen lantzen genituen birziklapena, ingurumena, prebentzioa… eta gero alde praktikoa jorratzen genuen herrian, Garbigunera, suhiltzaileengana ere joan ginen, dio Beitiak.

Hori guztia bideratzeko Udalarekin eta oriotarrekin oso harreman ona izan dutela diote eta herritik badoazen honetan Udala, udaltzainak eta herritarrak  eskertu nahi izan dituzte. Gugandik gertu izan ditugu eta edozer gauza eskatu izan diegunean emateko prest azaldu dira. Hainbeste urte hemen pasatu ondoren penaz joango gara, baina era berean Orion bizi izan dugunarekin pozik, esan dute Harrik eta Nereak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide