Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero legez, Zarauzko Arraun Elkarteak gabonetan zozketak egingo ditu. Abenduaren 24ean zein 31ean postua jarriko dute Musika Plazan txartelak saltzeko. Era berean, kaleetan zehar ibiliko dira ZAEko kideak horiek saltzen. Euro bat kostako dute. 20:30a aldera egingo dituzte zozkak eta hainbat sari jasoko dituzte irabazleek; sari nagusia itsaski, haragi eta edariek osatuko dute. Zozketa hori "ezinbestekoa" dela gogoratu dute elkartetik, txartelak erosiz gero arraunlariei "beste bultzadatxo bat" emango dietelako herritarrek.
Bestalde, bazkideei esker ona adierazteko, beste otar bat zozkatuko dute horien artean. Zenbakiak bazkide bakoitzari dagozkienak izango dira.
Horrez gain, 2014rako eutegia atera du aurten ere ZAEk. Interesa dutenek auzoetan eta Alde Zaharreko hainbat dendatan jaso ahalko dituzte, eta baita elkarteak Arrona Zaharrean duen bigarren eskuko azokan ere. Borondatearen truke emango dira Aitor Juaristi argazkilariaren irudiekin osatutako egutegia.
Hilaren 22an batel estropada Tolosan
Hiru hilabetez entrenatzen jardun eta gero, hasi dute arraun denboraldia. Dagoeneko jokatu dituzte bateletako eta aulki mugikorreko estropada bana eta hilaren 22an lehiatuko dira gaztetxoak batel estropadan Tolosan. Horrez gain, jakinarazi dute aurten lehenbiziko aldiz Portugaleten parte hartuko dutela.