Eguberriak direla-eta apur bat aurreratu dute hilabete honetako Kafe Torero. Abenduaren 23aan, datorren astelehenean izango da eta Marramiau talde gaztea izango da Euskalduna Tabernako protagonista.
Bertso musikatuak lantzen dituen talde berria da Marramiau, batzuk sorta idatziak dira eta beste batzuk bat-batekoak, gaia emanda zein librean. Horretarako, bertso doinuekin abesten dute zenbatetan, baina orokorrean bertsotan erabili gabeko edo gutxi erabilitako doinuak jorratzen dituzte.
"Bertsoa eta musika taula gainean hain era arinean uztartzea ahalegin artistiko zaila da itxura batean, baina Marramiau taldeak bere osaera bertan du abantaila: taldekideen erdiak musikariak dira izan ere (Joannes Jauregi, Goizane Irigoien eta Jokin Pinatxo) eta beste erdiak bertsolariak (Manu Goiogana, Nerea Ibarzabal eta Oier Aizpurua, azken hau zarauztarra)", azaldu dute antolatzaileek.
Emanaldia ohi bezala, erabat debalde, Zarauzko Euskalduna Tabernan, gaueko 21:30tan. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek
Kafe Torero Kultur Egitasmoaren webgunea bisitatu dezakete.