Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 14tik hasita, ostegunero eta astearte batzutan izango dira partidak Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteko tabernetan. Eguneko bi jokaldi izango dira 20 hamarreko eta 5 ustelera. 4 errege eta 4 batekora jokatuko da. Behin 20 hamarreko eta 5 ustelera zortzi partida galdu ostean, parte-hartzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira. Finala apirilaren 4ean izango da Txiki Polit tabernan. Askotariko sariak emango dituzte: 6.000 euro txapeldunentzat, 2.000 euro bigarren bikotearentzat, 1.000 euro hirugarrenarentzat, 500 euro laugarrenarentzat eta 250 bosgarrenarentzat. Sari banaketa egunean mus azkar txapelketa jokatuko dute.
Interesa dutenek Argi, Euskalduna, Itxas Lur, Tivoli, Barley, Zarautz Playa, Txiki Polit, Iruñea eta Itzala tabernetan eman dezakete dagoeneko izena. Bikoteko 60 euro ordaindu behakro dira. Informazio zabalagoa eskuratzeko 688-614473 telefono zenbakira deitu daiteke.