Santoñara joango dira Zarauzko Arkamurka taldekoak abenduaren 29an

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 20a

Zarauzko Arkamurka Natur Taldeak Santoñara irteera antolatu du hilaren 29rako, bertako paduretan hegaztiak ikustera. Hegazti ugari ikusiko dituztela ziurtatua dute,  urtero 20.000 inguru etortzen direlako Europa ipar aldetik  negua Santoñako paduretan igarotzera. 07:30ean irtengo dira parte-hartzaileak Azken Portuko Guria tabernatik. Elkarteko kideek teleskopio eta prismatikoak eramango dituzten arren, norberak etxean dituztenak ere eramateko gomendatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide