1.358.720 euroko aurrekontua onartu du Balenciaga Museoak 2014rako

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 19a

Cristobal Balenciaga Fundazioaren Patronatuak 2014rako 1.358.720 eurotako aurrekontua onartu du. Getariako Udaleko, Gipizkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Kultura Ministerioko ordezkariak bildu dira gaur goizean eta datorren urteko aurrekontua zehazteaz gain, 2013ko kontuak errepasatu dituzte. Patronatuko ordezkariek jakinarazi dutenez, 2013an zehar egin diren aldaketekin "2013a defizitarik gabe amaitzea" lortu dute. Horretaz gain, 2014ra begira zuzendari postua betetzeko hautaketa prozesua lehenbailehen abiatzea erabaki dute. Horretaz gain, urte berriari begira askotariko bisitariak erakartzeko erakusketa eskaintzaz gain, egitarau zabala antolatzeko asmoa du Critobal Balenciaga Museoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide