Naiart eta Etchola Atelierrek elkarlanean egindako erakusleihoak irabazi du Azpeitiko lehiaketa

Nerea Uranga 2013ko abenduaren 19a

Azpeitiko II. Erakusleiho Lehiaketako irabazlea Naiart eta Etchola Atelierrek elkarlanean egindakoa izan da, Arana kalean dago Naiart serigrafia eta errotulazioak. Hauek 600 euro jasoko dituzte sari bezala. Bigarren saria Irene Altuna loradendak jasoko du, 400 euroko saria jasoz; eta, hirugarrena Ogi Eder okindegiak, 200 euro lortuz. Hiru saltokiek saria atzo arratsaldean jaso zuten Iñaki Portilla Azpeitiko Merkataritza eta Industria zinegotziaren eskutik. Aurten erakusleiho lehiaketan 32 saltokik hartu dute parte eta irabazleak aukeratzeko epaimahaia hiru teknikok osatu dute. Erabakia hartzeko erabilitako irizpideak izan dira: “Originaltasuna, landuak izatea, norberak egindakoak eta materialak”.

Azpeitiko Udalak parte hartu duten saltokiei “eskerrak” eman nahi dizkie, Portillak azaldu duenez, “parte-hartze handia eta maila oso ona” erakutsi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide