Aizarna eta Akoa artean sutea izan da bart gauean

Nerea Uranga 2013ko abenduaren 19a

Aizarna eta Akoa artean sutea atzo arratsaldean (Nerea Irure Izeta) Aizarna eta Akoa artean, Kalbariobideko Etxegaraisaletxe baserritik gertu sutea izan da bart gauean. Basozaintza eta suhiltzaileek atzo arratsaldeko seirak hogei gutxi aldean mendia sutan zegoela esanez deia jaso zuten. Basozaintzako hamasei kide eta bi kamioi eta Azpeitiko suhiltzaile parkeko bi kamioi joan ziren sutea itzaltzera. Azpeitiko suhiltzaileek 20:45ak ingurura arte jardun zuten sua itzaltzeko lanetan, baina basozaintzakoek gaur goizera arte jardun dute lanean bertan. Gaur goizaldeko 03:30ean menderatu dute sua, baina gaur goizera arte zaintzen aritu dira. Suteak mendiko kalteak eragin ditu. Basozaintzatik adierazi dutenez, 25 hektarea inguru erre dira; erre inguru otadia eta gainontzekoa orain hamabi urte inguru landatutako artadia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide