Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gaztelekutik Barakaldoko BEC-eko gabonetako haur parkera irteera antolatu dute abenduaren 30erako. Autobusak 10:00etan irtengo du Gurutzetik, eta 19:00tan izango da bueltan. Gaztelekura joaten diren gaztetxoez gainera, 8 eta 12 urte arteko haurrek ere irteeran parte hartzeko aukera izango dute. Begiraleekin joango dira haur eta gaztetxoak. Bihar, osteguna, da irteeran izena emateko azkenengo eguna. Izena Gaztelekuan eman behar da eta 10 euro ordaindu beharko dira.