Euskal ‘underground’ mugimenduari buruzko argazki-liburua

Aritz Mutiozabal 2013ko abenduaren 18a

Banizu Nizuke argitaletxeak, Euskal Herriko Musika Argazkilariak izeneko bildumaren barruan, Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira argiltapena kaleratu du. Bertan, Hodei Estebanek hartu du parte, Egoitz Irizarrekin eta Ariane Smiercirekin batera. «Hasieran euskal hardcore-punkari buruzkoa egitea proposatu ziguten. Gu eremua underground edo gaztetxe mugimendura zabaltzearen alde agertu ginen, eta ildo horretako argazkiak jaso ditugu bilduman», azaldu du Estebanek. Liburua Bergaran aurkeztuko dute, Tapoi Fest jaialdiaren barruan, urtarrilaren 3an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide