Joxemari Iriondo liburua sinatzen. (Amaia Ventas/Hitza)
Atzo iluntzean izan zen aurkezpena, Sanz Enea liburutegian, Basarriren omenezko erakusketa aretoan. Egileak berak, Joxemari Iriondok eman zituen bildumaren xehetasunak eta Euskaltzaindiako Pello Esnalek, Antton Aranburuk, Xabier Kaltzakortak eta Jose Ramon Zubimendi idazleak hainbat kronika irakurri zituzten.
1931 eta 1936 urte bitartean Inazio Eizmendik El dia eta Euzkadin argitaratutako kronika eta idazlanak biltzen ditu Auspoak kaleratutako liburuak. "Harribitxiak" direla adierazi zuen Iriondok, eta "zer pentsatua" emango dutela aurreratu.